Enpresa Cafes Baque Cafe

Baque. Enpresa /

CAFES BAQUE Zer egiten dugu

Mende hasieratik saltzen du kafea CAFES BAQUEk. Kafea eskuz txigortzetik erabilgarri dagoen teknologia modernoena erabiltzera pasa gara. Denbora asko igaro da eskuz txigortzen zenetik eta BAQUE txigortze-puntu berezia artisau erara lortzen zenetik. CAFES BAQUEk teknologia berriena du, prozesu bakoitzean kalitate onena bermatze aldera. Txigortze-garaian, lan elektroniko sofistikatu batek kontrolatzen ditu, milimetrora, parametro guztiak.

Ardogintzan gertatzen den moduan, teknologian eta azpiegituretan inbertsio handia egin behar da kafea ondo txigortzeko. CAFES BAQUEk ez du zalantzarik izan inbertsio horiek egiteko eta, eurei esker, merkatuko lider bilakatu da. Kafe-enpresa onena eta merkatu nazionaleko lider bihurtu da.