Baque. Enpresa /
Kafe-inportatzaile eta -txigorle gisa egindako ibilbide luze honetan, CAFES BAQUEk beti egin du kalitatearen aldeko apustua. Horretarako, maitasun handiz hautatzen du lehengaia, txigortzen du kafea eta ontziratzen du kafe-alea edo kafe ehoa, kontsumitzaileek kalitate oneneko katilukada kafe izango dutela ziurtatzeko.
Euskadin eta lurralde mugakideetan tradizio handiko familia-enpresa da CAFES BAQUE. Enpresa gaztea, familiakoa eta hurbilekoa.
Sortu zen unetik gaur arte, gure kafearen kalitate handia (arretaz hautatutako aleetatik eta jatorrietatik ateratzen da produktua) eta entrega-zerbitzu bikaina izan dira iparraldeko merkatuan CAFES BAQUEk duen lidergo ukaezinaren arrazoiak.
Zintzotasunean, gardentasunean, zerbitzuan, etengabe hobetzeko borondatean, kirola bultzatzean edo komunitateari arreta ematean oinarritzen da, besteak beste, CAFES BAQUEren enpresa-filosofia. Ostalaritzako eta elikadurako bezeroei merkatuko kafe onena eramaten jarraitzea da, berriz, gure misioa.
KAFE-ENPRESA BATEN EZAGUTZA osatzen duten hainbat osagaik ekartzen dute kalitatea:
• Lehengaia
• Txigortze-prozesua
• Ontziratze-prozesua
• Ehotze-prozesua
Lau faktore horiek zehazten dute, hein batean, katilukada kafearen kalitatea eta enpresak eragin zuzena du. Hau da, hala poltsan erosten den lehengaiak, nola kafea ehotzeko jarraitzen den prozesua katilukada kafearen kalitatean nabarmen eragingo duten elementu eztabaidaezinak dira. Alabaina, badira gure zuzeneko irismenetik kanpo dauden beste hainbat faktore ere. Besteak beste:
• Ehotzea
• Makina
• Eskua
Gure Lehengaiarekin bermatzen dugu munduko jatorri onenek eskainitako kalitatea dutela gure kafeek: Kolonbiakoek, Brasilekoek, Nikaraguakoek, Hondurasekoek, Kenyakoek, Costa Ricakoek, Guatemalakoek, Javakoek...eskaintzen duten kalitatea. Brasilgo kafea, Nikaraguako kafea, Honduraseko kafea.
Gure kalitate-kontrolak bermatzen du kafe-aleak berde daudenean egiten dugun gure kafeen hautaketa. Erositako kafeen kalitatea zehazteko, kafe-ale berdeen dastaketa egiten da. Dastaketa horrek erabakiko du jatorritik ekarritako kafe hori bat ote datorren gure enpresan jarraitzen diren kalitate-parametroekin.
Kalitate-kontrolak kafe-ale berdeen dastaketa ontzat jo ondotik, kafeak txigortzeari ekingo zaio. Beste zenbait txirgolek ez bezala, CAFES BAQUEk jatorriaren arabera txigortzen du beti. Baina, nola eragiten du jatorriaren arabera txigortzeak katilukada kafean? Kafe gordinak desberdinak dira bata bestetik. Txigortutakoa homogeneoa, uniformea eta beti berdina lortu nahi badugu, jatorri bakoitzeko kafea bereizita txigortu behar dugu. Hau da, lehenik, banaka txigortu eta, ondoren, nahastu. Horrek prozesua garestitzen du; baina, era berean, zenbait txigorlek eskaini ezin duten kalitate konstantea bermatzen dugu. BAQUE KAFEAk beti zapore ona eta bera du. Gure kontsumitzaileen gustuak ezagutzen ditugunez, gure lagunen gustura txigortzen dugu kafea eta gure katilukada kafe guztien uniformetasuna bermatzen dugu.
Txigorketek, ordea, beren sekretua dute. Horretarako, jatorria edozein izanda ere, kafe-ale bakoitza ezin hobeki ezagutzen duen txigorle-maisu bat dugu. Maisu horrek, gure Kalitate Kontrolak eta gure Ekoizpen Sailak zehaztuko dute prozesu neketsu horretako zati bakoitzean jarraitu beharreko prozedura.