Enpresa Cafes Baque Cafe

Baque. Enpresa /

Historia CAFE BAQUE

Pasa den mendean hasi zen BAQUE familiaren eta kafe-munduaren arteko harremana. Hiru belaunaldi geroago, CAFES BAQUE liderra da Euskadiko ostalaritzan eta lehen postuetan aurkitzen da kafe-txigorleen Espainiako rankingean, multinazional handiekin eta eskualdeko beste enpresekin lehian.

Iurretan (Bizkaia) kokatutako familia-enpresa da CAFES BAQUE eta bere arrakastaren gakoa hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: produktuaren kalitatea, zerbitzua eta gertutasuna. Ekoizpen prozesuan ez ezik, bere jarduera-alor guztietan etengabeko hobekuntza bilatu nahiak ere finkatzen da bere lidergoa. Hortaz, ISO 9002:1994 arauarekin bat datorren kalitate-sistemaren ziurtagiria eskuratu ondoren, Enpresa Bikaintasunaren Europako Eredua (EFQM) ezartzeko lanetan dabil enpresa.

Batez ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako udalerrietan, Nafarroan eta mugako probintzietan kokatzen da bere merkatua. Azken urteetan, Madril eta Avila probintzietara ere zabaldu da bere merkatua CAFES BAQUE markarekin. Halaber, lurralde horien baitako merkatuetara lotutako politika eduki beharrean, enpresa hazteko beste hautu bat egin du: txigorketa-merkatu nazionalean nagusi diren kafe-enpresak erostea. 2005. urtean, CAFES GREIBA enpresaren akzio guztiak eskuratu zituen. Familia-enpresa izaerako enpresa hori nagusi zen Errioxako ostalaritzan eta, bere historian zehar, produktuaren kalitatean eta zerbitzuan oinarritu zuen bere estrategia. Bere produktuak BAQUE eta GREIBA markekin merkaturatzeaz gain, Espainiako banaketan ikur nagusietako bat den kafe-marka propioaren hornitzailea da CAFES BAQUE.

Gaur egun, Maria Baquek zuzentzen du kafe-enpresa eta aitzindaria da erantzukizun sozialeko ekintzak bere egiten; egun, Erantzukizun Sozial Korporatibo (ESK) gisa ezagutzen dena, hain justu ere. Alor horretan, oinarrizko kirola laguntzearen eta babestearen aldeko apustua egin du CAFES BAQUEk. Batez ere, haurren eta gaztetxoen kirolean jarri du arreta, pertsonak hezteko funtsezko faktorea baita. Lan horri esker, bere merkatuko elikagai marka ezagunenetako bat da CAFES BAQUE. Hala erakundeek nola gizarteak aitortu dute bere gizarte-lana eta horixe adierazten dute jasotako sariek