Baque. Avisu Legala
CAFÉS BAQUÉ, S.L., bere egoitza Iurreta (Bizkaia), Santa Apolonia Industrialdea, U.A.I., 2-2 helbidean duena eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroko 4.753 Liburukiko 194. Folioko 8. Ataleko BI-47.662 Orrian inskribatuta dagoena eta B-95445508 zenbakidun IFK duena, da webgune honetan ageri diren irudien, testuen, diseinuen, animazioen edo beste edozein edukiren edo elementuren jabetza intelektualaren eskubideen titularra edo horiek erabiltzeko beharrezko baimenak ditu.
Beraz, Cafés Baqué, S.L.ren aldez aurretiko eta idatzizko baimena beharko da aipatu edukiak edo elementuak, osorik edo zati batean, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko, eskueran jartzeko, transformatzeko edo beste edozein modutan ustiatzeko, bai formari bai bitartekoei dagokienez.
Cafés Baqué, S.L.k aldez aurretik ohartarazi gabe alda ditzake webgune honetako edukiak, bai bere produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioarenak, bere eskaintza zabaldu eta hobetu ahala; bai webguneko zati den beste edozein elementu ere. Webgune honetako edukia informatzeko da. Hori dela eta, Cafés Baqué, S.L.k nolabaiteko bermea ematen dio webgune honetan agertzen den informazioaren zehaztasunari, osotasunari edo egiazkotasunari. Edukia berea edo hirugarrenena izan. Cafés Baqué, S.L. ez da aipatu informazio horren zehaztasunak, osotasunak edo egiazkotasunak eragin ditzakeen, zuzeneko edo zeharko, kalteen erantzule egiten. Ezta webgune honetako edukia edo elementuak erabiltzeagatik sortutako kalteena ere. Webgune honek kanpoko orrialdeetarako estekak izan ditzake eta ez Cafés Baqué, S.L. ez aipatu enpresak ez dira aipatu kanpoko orrialde horien erantzule egiten, ezta horiekin lotutako beste edozein alderdirena ere.
INFORMAZIO OROKORREKO DATUAK
Cafés Baqué, S.L. da webgune honen titularra.
- Enpresaren izen osoa: Cafés Baqué S.L.
- IFK: B95445508
- Santa Apolonia industrialdea UAI 2-2 48215 Iurreta Bizkaia
Helbide elektronikoa: baque@baque.com
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Pribatutasun-politika honen bidez jakinarazten die CAFÉS BAQUÉ, S.L.k (aurrerantzean, ENPRESA) www.baque.com webguneko erabiltzaileei nola tratatzen eta erabiltzen diren webgune honetan bildutako izaera pertsonaleko datuak, libreki eta borondatez, erabaki dezaten eskatutako informazioa eman nahi duten ala ez.
Legeetan egindako berrikuntzetara, jurisprudentzia-irizpideetara, sektoreko praktiketara edo sozietatearen interes partikularretara egokitzeko xedez, Politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du ENPRESAk. Edonola ere, dagokion aurrerapenarekin emango dio erabiltzaileari aldaketa horien berri, baita noiztik aurrera sartuko diren indarrean ere.
TRATAERAREN TITULARTASUNA
Bildutako izaera pertsonaleko datuak fitxategi automatiko batean sartuko dira. Cafés Baqué, S.L. da datu-base horren titularra eta Datuen Babeserako Erregistro Nagusian inskribatuta dago. ENPRESAren jarduera da kafea, eta beste produktu batzuk, txigortzea, lantzea, ontziratzea eta banatzea.
ATALA: HARREMANETAN JARTZEKO
Hainbat xedetarako erabiliko da erabiltzaileak emandako informazioa:
SECTION: CONTACT
Posta elektroniko bidez jar daiteke erabiltzailea gurekin harremanetan.
ATALA: BERRIPAPERA
ENPRESAK argitaratutako informazio-berripaperak jaso ditzake erabiltzaileak. Horretarako, helbide elektronikoa idatzi beharko du xede horretarako bideratutako koadroan.
Bildutako datuak ez dira, inolaz ere, aipatu diren xedeetarako ez diren beste xede batzuetarako erabiliko.
Edonola ere, erabiltzailea edonoiz jar daiteke gurekin harremanetan komunikazio mota hori ez duela gehiago jaso nahi adierazteko. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara: baque@baque.com
ERABILTZAILEAREN ONESPENA
Erabiltzaileak adierazten du ezagutzen, onesten eta espresuki baimentzen duela izaera pertsonaleko bere datuak automatikoki tratatzea eta aurreko atalean adierazitako xedeetarako erabiltzea.
Halaber, erabiltzaileak bere datuak eguneratuta mantentzeko betebeharra izango du. ENPRESAri jakinarazi beharko dizkio datu horietan izandako aldaketak, gure fitxategietako datuak beti bat etor daitezen interesatuaren egoera errealarekin.
ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
Tratatzeko bildutako izaera pertsonaleko datuei dagokienez, datu horietara sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera badela jakinarazten da, halaxe zehazten baita indarrean dagoen legerian. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali beharko zaio fitxategiaren titularrari jarraian ageri den posta-helbidera: CAFÉS BAQUÉ, S.L., 170 posta-kutxa, 20080 posta-kodea, Donostia.
Eskubide horiek erabiltzeari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, Datuen Babeserako Agentziaren web orrian (www.agpd.es) sar zaitezke. Bestela, gurekin ere jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honetan:
DATUEN KOMUNIKAZIOA
Bide honen bidez EMPRESArekin komunikatuz gero, ezinbestekoa da erabiltzailearekin harremanetan jartzeko datuak aurrez identifikatutako gainerako enpresei datuak ematea onartzea.
COOKIEEN ERABILERA
Webgune honek ez du cookierik eta informazioa biltzeko beste edozein prozedura ikusezinik erabiltzen, erabiltzaileak web-orrian nabigatzen duenean. Uneoro, erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea errespetatzen dira.
DATUEN SEGURTASUNA
Gordetako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera, legeak eskatutako neurri tekniko eta eratzaileak hartu ditu bere sistemarentzako ENPRESAk. Horrela, datu horiek aldatzea, galtzea, baimendu gabe tratatzea edo baimendu gabe sartzea saihestu nahi da, ahal den neurrian.