Cafes Baque Cafe Ostalaritzarako kafea

Baque.

Ostalaritzarako kafea

/ Infusioak
cafe hosteleria

Zaporeetako teak eta infusioak

Te beltza
Infusioa: 3-5 minutu

English Breakfast
Bizigarria eta diuretikoa
Te beltzen munduko nahasterik ezagunena. Zapore eta aroma sendokoa. Aproposa da gosarian hartzeko, esnearekin nahastuta.

Kanela-tea
Bizkorgarria eta digestio-laguntzailea
Te beltzen, kanela-lorearen eta kanela-zotzaren nahaste oso gozoa. Ezin hobea da esnearekin konbinatzeko.

Te berdea
Infusioa: 2-3 minutu

Marrubi eta esne-gainezko tea
Antioxidatzailea eta fruta-gustukoa.
Munduko jatorriko te berde apartenen konbinazioa, marrubi eta esne-gainezko zapore harrigarriarekin aromatizatuta.

Te mairutarra mendafinarekin
Antioxidatzailea eta diuretikoa.
Te berde zoragarria mendafin ukituarekin. Freskagarria da eguneko edozein unetan hartzeko. Ezin hobea izotzarekin.

Te zuria
Infusioa: 1-2 minutu

Mao Marrubia / Platanoa
Antioxidatzailea, argalgarria eta fruta-gustukoa.
Munduko te preziatuenen nahaste izugarria. Marrubien eta platanoaren konbinazioak are apartagoa egiten du.

Te gorria
Infusioa: 4-5 minutu

Pu-Erh Yunnan Vainilla
Argalgarria
Yunnan probintziatik dator eta, bere argaltzeko ezaugarriengatik, oso edari preziatua da. Te "koipejale" gisa ere ezagutzen da.

Infusioak
Infusioa: 8-10 minutu

Basafruituak
Diuretikoa eta baregarria
Zer beste konbinazio hoberik ahabiarena, andere-mahatsena, masustena... baino. Azukrearekin ala gabe, zinez, oso gozoa.

Garraiska / Erregaliza
Garraiska / Erregaliza Baregarria eta digestio-laguntzailea
Erdialdeko Europan du jatorria eta ezaguna da bere ezaugarri baregarriengatik. Limoi ñabardura partikularrak eta amaierako erregaliz ukituak egiten dute edari hau hain berezi.