Cafes Baque Cafe Ostalaritzarako kafea

Baque.

Ostalaritzarako kafea

/ Infusioak
cafe hosteleria

Infusioak

Munduko hosto eta lore onenekin egin dira BAQUE infusioak. Bost kontinenteetan egin da hautaketa, kontsumitzaileari kalitaterik onena ziurtatzeko. Hermetikoki itxitako banako zorroetan aurkezten dira. Horrela, bere ezaugarri organoleptikoak oso-osorik mantentzen direla ziurtatzen da.

BAQUEk infusio-aukera zabala du: tea, te gorria, te berdea, kamamila, ezki-ura eta txortaloa. Bi ontzitan aurkezten da bilduma hau: 100 unitateko kaxa (4x25) edo 50 unitateko kaxa (2x25), bakoitzak egokiena deritzona aukera dezan.

Te gorria
Batez ere, digestio zailak errazteko gomendatzen da, koipeen metabolismoa eta digestio-glandulen jariaketa areagotzen baititu. Gainera, gehiegizko pisua ezabatzen du. Kolesterol maila ere txikitzen da.

Tea
Oso aroma sendoa du eta propietate bizigarriak ditu. Gainera, nerbio-sistema zentrala pizten du eta, dituen taninoengatik, ona da diarrea mozteko. Astenia funtzionalen kasuetarako ere gomendatzen da, baita argaltzeko tratamenduetarako ere.

Te berdea
Zapore arina eta hosto freskoen aroma du. Kaltzioa eta fluorra dituenez, hezurrak eta hortzak indartzen ditu. Duen burdinak, zelulak oxigenoz hornitzen ditu; duen potasioak metabolismoa orekatzen du; eta, duen zinkak giza gorputzaren defentsak indartu eta hazten laguntzen du.

Txortaloa
Oso-oso aromatikoa da eta zapore atsegina du. Digestioa egiten laguntzeko eta karminatibo on gisa erabiltzen da, hesteetako gasak aterarazten baititu. Urdaileko bizkorgarri gisa ere erabiltzen da, baita hilerokoa erregulatzeko ere.

Kamamila
Zapore mingots samarra du eta digestio konplikatuak arintzeko erabiltzen da. Gainera, goragarri, baregarri eta diuretiko leun gisa ere erabiltzen da. Halaber, kolesterolari aurre egiteko dituenez, oso gomendagarria da arazo hori duten pertsonentzako.

Ezki-ura
Konposatu fenoliko asko dituenez, ezki-ura gomendagarria da antsietatea edo insomnioa tratatzeko. Halaber, oso mesedegarria da hotzeria, gripe-sindromea edo asma duten pertsonentzako. Ezaugarri gosegarriak ere baditu eta, hori dela eta, gosea pizteko erabiltzen dute zenbait pertsonek.