Somos líderes en hostelería en País Vasco y La Rioja y una de las marcas más reconocidas en el mercado nacional. Somos una empresa familiar en constante innovación en el producto. Tostamos y distribuimos café molido, en grano y cápsulas para disfrutar en casa, en el bar y en la oficina.

Erosi gure online dendan

Fundación Baqué Fundazioa 2001ean sortu zen irabazte-asmorik gabeko elkarteek sortutako kultura-, kirol- eta gizarte-jarduerak sustatzeko, batez ere, gure gazteei kirolaren balioak transmititzera bideratutakoak.

Era berean, gazte horiei gure kultura eta hizkuntza gerturatu nahi zaizkie, eta gure gizarteko behartsuei laguntzea hainbat gizarte-ekintzen bidez.

Fundazioa 2001ean sortu bazen ere, Cafés Baqué-k urteak daramatza klubak eta elkarteak babesten eta horiei laguntza ematen.

Orain handitu egin nahi dugu etorkizuneko proiektu hori eta enpresa, erakunde eta banako berriak gehitu nahi ditugu gizarteari proiektu, ideia eta proposamen gehiago eskaintzeko, eta trebatzen ari diren gure gazteei solidaritatearen, lanaren eta konpromisoaren balioetan oinarritutako etorkizun bat emateko.

Ezagutu Baqué Fundazioak parte hartzen duen zenbait proiektu:

  • Durangoko Tabirako saskibaloi-klubaren laguntzaile gara.
  • Cafés Baqué txirrindularitza-taldea babesten dugu.
  • Esku-pilotako Baqué txapelketaren babesle nagusia gara.
  • Durangoko Sociedad Cultural Deportiva futbol-klubaren laguntzaile gara.
  • Euskararen aldeko festen laguntzaile gara.
  • Hainbat kultura-elkarte babesten ditugu.
  • Gizarte-ekintzako proiektu ugaritan gaude.

Saioa hasi

Ez zara kidea? kontu bat sortu.

Cookieak erabiltzen ditugu (gureak, hirugarrenenak nahiz nabigazio ohiturak aztertzekoak), informazioa bildu eta gure zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ontzat emango duzu cookieak instalatzea. Nahi baduzu, cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina litekeena da nabigatzeko zailtasunak egotea horren ondorioz. Nola konfiguratu

Onartu