Somos líderes en hostelería en País Vasco y La Rioja y una de las marcas más reconocidas en el mercado nacional. Somos una empresa familiar en constante innovación en el producto. Tostamos y distribuimos café molido, en grano y cápsulas para disfrutar en casa, en el bar y en la oficina.

Erosi gure online dendan

Kalitate jasangarria

Jasangarritasunaren kultura bultzatzeko lanean dihardugu

Cafés Baqué enpresan, gure jarduera orokorra hobetu eta garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak ezartzeko asmoz, helburu hauek dituen kudeaketa-sistema integratua ezartzeko erabaki estrategikoa hartu dugu:

  • Cafés Baqué enpresaren Kalitatea eta elikadura-segurtasuna indartzea, elikadura-segurtasunerako sistema ezarri, mantendu eta hobetuta; produktuaren kalitateari, gardentasunari eta erantzukizunari buruz gizarteak dituen itxaropenak betez.
  • Ingurumen-legedia betetzeaz harago, ingurumena etengabe hobetzea da gure erronketako bat, eta hori lortzeko, urtero definitu eta berrikusiko ditugu kalte nagusiak murrizteko helburuak, lorpenak eta ingurumen-programak. Horretarako, gure jarduera gauzatzerakoan, ingurumena babesten dugu, jasangarritasunaren kultura bultzatzen dugu gure langileen artean, gure hornitzaileek baliabideen erabilera on bat egin dezaten ahalegintzen gara eta edozein kutsadura mota edo ekosistemen degradazioa saihesten ahalegintzen gara.
  • Etorkizunean gure bezeroen gogobetetasuna bermatzen jarraitzeko asmoz, eta ingurumenarekin dugun erantzukizuna geure gain hartzeko, bidezkoa eta jasangarria den garapen ekonomikoa lortu nahi dugu, komunitatea garatzeko aukerak sortuz.

Helburu horiek lortzeko asmoz, eta zehazki 2001. urtean ISO 9001 sistemaren eta 2011. urtean ISO 14001 sistemaren ziurtagiria lortu ostean, hobekuntza nabarmenak lortu dira hainbat alorretan:

  • Etengabe hobetu dira gure prozesuak eta produktuak.
  • Prozesu ugari automatizatu dira.
  • Gure flotak erregai gutxiago kontsumitzen du.
  • Ekoizpen tona bakoitzeko bilgarriak murriztu dira.
  • Gure instalazioetako energia-kontsumoa murriztu da.
  • Gure hondakinen % 80 baino gehiago balioztatu dugu.

EZAGUTU GURE KALITATEARI ETA INGURUMENARI BURUZKO GIDALERROAK:

Kalitate-gidalerroak

CAFÉS BAQUÉ, S.L.U. enpresak, gero eta lehiakorragoa den merkatuaren Kalitate- eta Produktibitate-beharretara moldatzeko asmoz, Kalitatea kudeatzeko sistema bat garatu du, Nazioarteko ISO 9001 arauaren baldintzei jarraikiz. Elikaduraren segurtasunerako sistema ezarri, mantendu eta hobetuta, CAFÉS BAQUÉ S.L.U. enpresan garatzen diren jardueren higiene eta osasungarritasun handiena lortu nahi dira.

Zuzendaritza Orokorrak adierazten du berariazko konpromisoa duela CAFÉS BAQUÉ S.L.U. enpresan Kalitatea eta elikadura-segurtasuna indartzeko. (horretarako, APPCC eta ISO 9001 sistemak ezarri, bete eta horien jarraipena egiten du), gidalerro hau betetzeko xedez:

Helburu nagusia zera da: alderdi interesatuak gogobetetzea eta kontsumitzailearentzat segurua den kalitatezko produktua lortzea.

Zuzendaritzak beharrezkoak diren hobekuntzak bultzatuko ditu helburu horiek lortzeko. Prozesuetan ardaztutako eta arriskuetan oinarritutako pentsamenduak sustatuko ditu.

Kalitatea eta elikadura-segurtasuna modu bakar batean uler daitezke: legez nahiz araudiz bete beharreko eskakizunak eta testuinguruari dagozkion beste konpromiso jakin batzuek etengabe bete behar izatea, hain zuzen ere.

Kalitatea eta elikadura-segurtasuna etengabe hobe daitezke. Ikasteko eta horiek sortu dituzten iturri edo arrazoiak ezabatzeko erabili behar dira akatsak.

Langile guztiek onartu behar dute beren lanpostuetan kalitatea eta elikadura-segurtasuna hobetzeko konpromisoa.

Zuzendaritza Orokorrak ziurtatzen du Kalitate-gidalerroa langile guztiei helarazi zaiela eta guztiek onartu dutela; eta barne-ikuskapenen bidez egiaztatzen du Kalitatea eta elikadura-segurtasuna kudeatzeko sistemak eraginkorra eta egokia izaten jarraitzen duela.

ZIURTAGIRIAK

Ingurumen-politika

CAFÉS BAQUÉ, S.L.U. enpresak, Santa Apolonia industriagunean duen lantegian (UAI 2-2, IURRETA), 100 langile baino gehiago ditu une honetan eta jarduera hauek burutzen ditu; besteak beste, kafea ekoitzi eta banatzea eta azukre-zorroak, kafe disolbagarria, infusioak, edulkoratzaileak, txokolatinak, kafe-makinak eta kafe-errotak banatzea.

Gure bezeroen gogobetetasun-maila handia da azken urteetan gure enpresak izan duen bilakaera onaren adierazle. Etorkizunean ere gure bezeroen gogobetetasuna bermatzen jarraitzeko xedez, eta ingurumenarekin dugun konpromisoa hartzeko, badakigu garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa bateratu behar ditugula. Hori dela eta, geure gain hartzen dugu kutsadura saihesteko eta etengabe hobetzeko konpromisoa. Horretarako, ingurumena gure erakundearen eguneroko kudeaketan gehitzen joango gara eta egunez egun hobetuko dugu ingurumenarekiko dugun jarrera.

Edozein giza jardueran gertatu ohi denez, gure enpresak ingurumenean eragina du, hortaz, ingurumenarekin lotutako aspektu nagusienak identifikatzeko eta ebaluatzeko konpromisoa hartuko dugu, eta gure langileak enpresaren jarduerarekin eta bakoitzaren eginkizunekin lotutako aspektuei buruz trebatuko ditugu, bakoitzak bere lanpostuan enpresak duen konpromisoa isla dezan sentsibilizatuz.

Ingurumen-legedia betetzeaz harago, ingurumena etengabe hobetzea da gure erronketako bat, eta hori lortzeko, urtero definitu eta berrikusiko ditugu kalte nagusiak murrizteko helburuak, lorpenak eta ingurumen-programak.

Era berean, erakundeak indarrean diren lege guztiak bete eta betearazteko konpromisoa hartzen du, baita ingurumenari buruzkoak eta gure eginkizunak behar bezala garatzeko hartutako konpromiso guztiak ere.

Cookie-ak? Bai. Mezu labur honen bidez jakinarazi nahi dizugu cookie-ak erabiltzen ditugula. Webgunean gertatzen dena neurtzeko eta zuri arreta hobea eskaintzea da helburua. Horixe baita merezi duzuna :)

Gehiago jakin