Somos líderes en hostelería en País Vasco y La Rioja y una de las marcas más reconocidas en el mercado nacional. Somos una empresa familiar en constante innovación en el producto. Tostamos y distribuimos café molido, en grano y cápsulas para disfrutar en casa, en el bar y en la oficina.

Erosi gure online dendan

Liderrak gara ostalaritzan, eta sukaldaririk entzutetsuenek aukeratutako marka.

Lehen kafe-marka gara nabaritasun espontaneoan, bai Euskadin eta bai Nafarroan.

Marka lider baten aintzatespena

  • Cafés Baqué lehen kafe-marka da nabaritasun espontaneoan Euskadiko eta Nafarroako kontsumitzaileen artean*.
  • Liderrak gara merkatuan, non ostalaritzako 100 establezimendutik 30 Cafés Baqué-ren bezero diren.
  • Euskadin gehien kontsumitzen den kafe-marka gara, egunean 300.000 kafe baino gehiagorekin.
  • Euskadiko kontsumo handiko kanalean %25eko balioko partaidetza daukagu.
  • Azken urteetan gure presentzia sendotu dugu Errioxan, Gaztela eta Leonen, Madrilen eta Malagan.

Sukaldaririk entzutetsuenek Baqué-n jarri dute konfiantza

Euskadi bere gastronomiaren maila altuagatik da berezia eta 20 jatetxetako 28 Michelin izarrekin aitortua izan da nazioartean, Cafés Baqué delarik saritu horietako 7ren hornitzaile ofiziala**.

Cafés Baqué-k harreman estua mantentzen du Euskadiko gizarte- eta gastronomia-erakundeekin, Basque Culinary Center tarteko, zeinak garrantzia berezia ematen dioten kafearen kalitateari eta prestakuntzari, katiluan emaitzarik onena lortzeko orduan.

*Iturria: Ikerfel, 2016. EAEko kafearen erosketaren eta kontsumoaren adierazleen analisiaren inguruko ikerketa.

**2015eko datua.

Produktu onena lantzen jarraitzera animatzen gaituzten iritziak

ENEKO ATXA

“Baqué familia, niretzako, eskuzabaltasuna da, lan bikaina, konpromisoa, pasioa, ardura, elkartasuna, babesa, konpromiso soziala, berrikuntzarako izaera, gertutasuna, eta, gainera… kafe aparta egiten dute!”

Eneko Atxa,
4 Michelin izarrekin
saritutako sukaldariburua.

IRUÑA TALDEA

“Ehun urtetik gorako bi enpresa, eskutik helduta.Cafés Baqué eta Iruña Taldeak negozioan funtsezko eta oinarrizko diren aspektu asko partekatzen dituzte.200 urte baino gehiago batzen dituzten bi negozio.Bi enpresek bilatzen dute amaierako bezeroarengan emozio positiboak sortzea; biak ari dira zerbitzuaren malgutasunean eta haren kalitatean lanean, enpresa-etika nabari batekin, produktuaren berrikuntza- eta bilakaera-marko baten baitan; eta, batez ere, produktuaren kalitatea mantentzeko autoexijentzia maximo batetik abiatuta.”

Ignacio Cano Ajuria,
Iruña Taldeko gerentea.

AMAZÓNICO

“Amazónico esperientzia bat da, bere ateak gurutzatzen duen oro freskotasunez, aromaz eta sentsazioz hartzen saiatzen dena.Esperientzia horren osagarri gisa, aroma basati, fresko eta naturalak transmititzen dituen kafe bat behar genuen eta Cafés Baqué daukagu orain, bere esperientzia eta trebetasunarekin, bidaia ahaztezin honetan lagun.Negozio bakoitza modu berdingabean ulertzen duen enpresa bat.”

Sandro Silva,
Amazónico jatetxeko
jabea eta sukaldariburua.

BASQUE CULINARY CENTER

“Basque Culinary Center-en Baqué-k gure ikasleen prestakuntzaren alde egiten duen apustua nabarmentzen dugu, eta berrikuntza balioan nola jartzen duten eta kalitatea nola defendatzen duten azpimarratu nahi dugu, bere sektorean lider den marka baten aldetik.Gainera, baterako ikerketa-lerroak dauzkagu BBC Innovation-etik.”

José Luis Galiana,
BCCeko Komunikazio
Zuzendaria.

BERAIEN KONFIANTZA
BADAUKAGU JADA, ETA ZUREA?
ESKATU ORAIN
INFORMAZIO GEHIAGO
KONPROMISORIK GABE.

INFORMAZIO GEHIAGO
Kontaktua

Saioa hasi

Ez zara kidea? kontu bat sortu.

Cookieak erabiltzen ditugu (gureak, hirugarrenenak nahiz nabigazio ohiturak aztertzekoak), informazioa bildu eta gure zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ontzat emango duzu cookieak instalatzea. Nahi baduzu, cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina litekeena da nabigatzeko zailtasunak egotea horren ondorioz. Nola konfiguratu

Onartu