Kalitate jasangarria

Jasangarritasunaren kultura bultzatzeko lanean dihardugu

Cafés Baqué enpresan, gure jarduera orokorra hobetu eta garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak ezartzeko asmoz, helburu hauek dituen kudeaketa-sistema integratua ezartzeko erabaki estrategikoa hartu dugu:

  • Cafés Baqué enpresaren Kalitatea eta elikadura-segurtasuna indartzea, elikadura-segurtasunerako sistema ezarri, mantendu eta hobetuta; produktuaren kalitateari, gardentasunari eta erantzukizunari buruz gizarteak dituen itxaropenak betez.
  • Ingurumen-legedia betetzeaz harago, ingurumena etengabe hobetzea da gure erronketako bat, eta hori lortzeko, urtero definitu eta berrikusiko ditugu kalte nagusiak murrizteko helburuak, lorpenak eta ingurumen-programak. Horretarako, gure jarduera gauzatzerakoan, ingurumena babesten dugu, jasangarritasunaren kultura bultzatzen dugu gure langileen artean, gure hornitzaileek baliabideen erabilera on bat egin dezaten ahalegintzen gara eta edozein kutsadura mota edo ekosistemen degradazioa saihesten ahalegintzen gara.
  • Etorkizunean gure bezeroen gogobetetasuna bermatzen jarraitzeko asmoz, eta ingurumenarekin dugun erantzukizuna geure gain hartzeko, bidezkoa eta jasangarria den garapen ekonomikoa lortu nahi dugu, komunitatea garatzeko aukerak sortuz.

Helburu horiek lortzeko asmoz, eta zehazki 2001. urtean ISO 9001 sistemaren eta 2011. urtean ISO 14001 sistemaren ziurtagiria lortu ostean, hobekuntza nabarmenak lortu dira hainbat alorretan:

  • Etengabe hobetu dira gure prozesuak eta produktuak.
  • Prozesu ugari automatizatu dira.
  • Gure flotak erregai gutxiago kontsumitzen du.
  • Ekoizpen tona bakoitzeko bilgarriak murriztu dira.
  • Gure instalazioetako energia-kontsumoa murriztu da.
  • Gure hondakinen % 80 baino gehiago balioztatu dugu.

EZAGUTU GURE KALITATEARI ETA INGURUMENARI BURUZKO GIDALERROAK:

CAFÉS BAQUÉ SLUk Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat erabiltzen du, gero eta lehiakorragoa den merkatuaren eta ingurune aldakor baten beharretara egokitzeko, aintzat harturik ISO 9001 eta ISO 14001 Nazioarteko Arauen eskakizunak. Elikadura segurtasunerako sistema ezarriz, mantenduz eta hobetuz, helburua da higiene eta osasungarritasun maila gorena lortzea CAFÉS BAQUÉ SLUren jardueretan.

Zuzendaritza Nagusiak espreski jakinarazi nahi du CAFÉS BAQUÉ SLUk funtsezko konpromisoa duela Kalitatearekin, Ingurumen babesarekin eta elikadura segurtasunarekin (APPCC eta ISO 9001 eta 14001 sistemak ezarriz eta haien jarraipena eginez), honako politika hau betetzeko xedearekin:

Helburu nagusia da alde guztien gogobetetzea, eta kontsumitzaileentzat eta ingurumenarentzat segurua izango den kalitatezko produktu bat sortzea.

Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du bere ekarpena egiteko ingurumenaren babesari; besteak beste, kutsaduraren prebentzioa eta baliabideen kontsumo jasangarria bultzatuz gure produktuen bizi ziklo osoan zehar.

Zuzendaritzak helburuak betetzeko behar diren hobekuntzak egingo ditu, eta prozesuetan oinarritutako ikuspegia eta arriskuetan oinarritutako pentsamendua sustatuko ditu.

Elikagaien kalitatea eta segurtasuna eta ingurumenaren babesa soil-soilik uler daitezke eskakizunak etengabe betetzearen ikuspegitik, legeak eta araudiek ezarritako eskakizunak barne, baita testuinguruari dagozkion beste konpromiso espezifiko batzuk ere.

Elikagaien kalitatea eta segurtasuna, baita ingurumenaren kudeaketa ere, etengabe hobetu daitezke. Akatsak erabili behar dira ikasteko eta haien sorburu izan diren arrazoiak ezabatzeko.

Langile guztiek beren gain hartu behar dute konpromisoa Kalitatea, elikagaien segurtasuna eta ingurumenaren babesa hobetzeko, nork bere lanpostutik.

Zuzendaritza Nagusiak ziurtatzen du langile guztiek ezagutu eta onartzen dutela bere Kalitate eta Ingurumen Politika, eta barne auditoretzak egiten direla Kudeaketa Sistema Integratuak bere eraginkortasuna eta egokitasuna mantentzen dituela egiaztatzeko.

ZIURTAGIRIAK

Hasi saioa

Pasahitza berreskuratu

Ez zara kide? Kontu bat sortu.