Kafe hotza berrasmatu dugu

ORGANICCOLD BREW COFFEE & TEA:

COLD BREW, kafea eta tea ur hotzetan infuzionatzeko modua da, leun, 16 ordu baino gehiagoz, ñabardura guztiak, aroma osoa eta produktuaren propietate guztiak biltzen dituen edaria lortzeko.

Cafés Baquén, gainera, osagai organikoak soilik erabiltzen ditugu, eta hala, gure COLD BREW TEAren kalitatea biderkatzen dugu.

% 100 organikoa

BAQUÉren COLD BREW COFFEE & TEA prozesatu gabeko osagai naturalekin eta organikoekin prestatutako edaria da. Kontserbagarriak eta koloratzaileak gehitu gabe.

Osasungarriagoa

Gehigarri artifizialik ez duenez, COLD BREW beste kafe eta te batzuk baino edari osasungarriagoa da. Gainera, glutenik ez duenez, zeliakoentzat egokia da. Eta baita beganoentzat ere.

Artisauagoa

COLD BREW prestatzeko prozesua oso modu artisauan egiten da: iragazitako eta purifikatutako ura erabiltzen da. Prozesu horretan, denbora bakarrik arduratzen da kafe-bihien eta tearen zaporea likidora eramateaz. Eta, botilaratu ostean, produktuari presio hidrostatiko altuko tratamendua ematen zaio.

Elikagaiak kontserbatzeko teknologia ez-termikoa da eta, horri esker, haren balio-bizitza areagotu, elikagaien segurtasuna bermatu eta zapore eta freskotasun guztia mantentzen dira.

Bi bertsio

Naturala eta azukretua. Zapore puruena nahi dutenentzat, COLD BREW NATURAL izenekoak kafe normalak baino mingostasun txikiagoa du eta, horregatik, ez da beharrezkoa azukrea erabiltzea. Edari gozoagoa nahi dutenentzat, aldiz, COLD BREW AZUCARADO (azukretua) ezin hobea da.

Joerako fafea

Benetako zaporearekin

Eskatu zure Cold Brew Coffee hotz-hotza eta ezagutu zerbitzatzeko dauden era desberdinak.

Cold Brew Latte

Cold Brew Vainilla Cream

Cold Brew Caramel Machiatto

Cold Brew Cocktail: Whiskey krema, rona, tekila, almendra likorea eta abar.

Bi bertsio

COLD BREW TE ETA INFUSIO ORGANIKOEN familia berria hamaika modu desberdinetan zerbitzatu daiteke.

Izotz asko gehituta eta limoi-xerra batekin konbinatuta, mendafin-hosto batzuekin edo baita kardamomo-hazi batzuekin ere... zuk aukeratzen duzu nola bihurtu atsegingarriago.

Joerako fafea

Benetako zaporearekin

Eskatu zure Cold Brew Tea hotz-hotza eta ezagutu zerbitzatzeko dauden era desberdinak.

Apuntatu newsletter-era

Zero SPAM. Kafea eta tea barra-barra

Onartzen dut lege-oharra.

Copyright © Eskubide guztiak erreserbatuta. | Lege-oharra

COFFEE

TEA