Lege oharra

Lege oharra

CAFÉS BAQUÉ, S.L.U., sozietatearen egoitza Iurretan (Bizkaia) duena, Santa Apolonia U.A.I. industrialdea, 2-2 helbidean, Bizkaiko Merkataritza-erregistroan inskribatuta dagoena (4.753 Liburukian, 194. folioan, 8. atalean, BI-47.662 orrian, 1. idazkunean) eta B-95.445.508 IFK duena, da webgune honetan agertzen diren irudien, testuen, diseinuen, animazioen edo beste edozein edukiren jabetza intelektualaren jabetza-eskubideen jabea, edo horiek erabiltzeko beharrezko baimenak ditu. Eduki edo elementu horiek guztiak edo zati batean edozein modutan edo edozein bitarteko bidez, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko, eskura jartzeko edo eraldatzeko, edota beste era batera ustiatzeko, Cafés Baqué S.L.U. enpresaren aldez aurreko eta idatzizko onespen bat beharko da. Cafés Baqué S.L.U. enpresak webguneko edukia aldez aurretik abisatu gabe aldatu ahal izango ditu, hala produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioari dagokiona, duen eskaintza zabaldu edo hobetu ahala, nola haren zati den beste edozein elementuri dagokiona. Webgune honen edukia informatzeko da eta, beraz, Cafés Baqué S.L.U. enpresak ez du webgune honetako informazioaren, izan berea izan hirugarrena, zehaztasunari, osotasunari edo egiazkotasunari buruzko bermerik ematen. Cafés Baqué S.L.U., halaber, ez da informazio horren zehaztasun, osotasun edo egiazkotasun falta horrek zuzenean edo zeharka eragindako kalteren erantzule egingo, ezta webgune honetako edukiaren edo elementuen erabileraren ondorioz eragindakoak ere. Webgune honek kanpoko orrietarako estekak izan ditzake eta Cafés Baqué S.L.U. eta aipatu enpresak ez dira kanpoko orri horietako edukiaren erantzule izango, ezta horiekin lotutako beste edozein aspekturena ere.

 

INFORMAZIO OROKORREKO DATUAK



 

Cafés Baqué S.L.U. da web-orri honen jabea.
- Enpresaren izen osoa: Cafés Baqué, S.L.U.
- IFK: B95445508
- Santa Apolonia UAI industrialdea 2-2 48215 Iurreta Bizkaia
- Helbide elektronikoa: baque@baque.com 



 

PRIBATUTASUN-GIDALERROA 



 

Pribatutasun-gidalerro honen bidez, CAFÉS BAQUÉ, S.L.U. enpresak (aurrerantzean, ENPRESA) webean jasotako datu pertsonalak nola tratatzen diren eta nola erabiltzen diren jakinarazten die www.baque.com webguneko erabiltzaileei, libreki eta boluntarioki, erabaki dezaten eskatutako informazioa eman nahi ote duten.

 

ENRESAK Gidalerro hauek aldatzeko eskubidea gordetzen du, lege berrietara, jurisprudentzia-irizpideetara, sektoreko praktiketara edo sozietatearen interes partikularretara egokitzeko. Edonola ere, aldaketak dagokion aurrerapenarekin jakinarazpenarekin adieraziko zaizkie erabiltzaileei, baita noiz sartuko diren indarrean ere.

 

TRATAERAREN TITULARTASUNA

 

Bildutako datu pertsonal guztiak fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Fitxategi hori Cafés Baqué-rena da eta Datuen babeserako erregistro orokorrean inskribatuko dago. ENPRESAREN jarduera kafea, eta beste produktu batzuk, txigortzea, lantzea, ontziratzea eta banatzea da.

 

ERABILERAK ETA HELBURUAK



 

Erabiltzaileak emandako informazioa hainbat helburutarako erabiliko da:

 

ATALA: HARREMANETARAKO 


Posta elektroniko bidez, erabiltzailea gurekin jar daiteke harremanetan.

 

ATALA: NEWSLETTER

Erabiltzaileak ENPRESAK editatutako informazio-aldizkariak jasoko ditu, baldin eta xede horretarako gaitutako koadroan bere helbide elektronikoa idatzi badu. Bildutako datuak ez dira inolaz ere aipatu ez diren beste helburu baterako erabiliko. Edonola ere, erabiltzaileak edozein unetan jakin diezaguke ez duela halako komunikazioak jasotzen jarraitu, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: baque@baque.com

 

ERABILTZAILEAREN ONESPENA 



 

Erabiltzaileak berariaz ezagutzen, onesten eta baimentzen du bere datu pertsonalei trataera automatizatu bat ematea, bata horiek aurreko ataletan adierazitako xedeetarako erabiltzea ere. Era berean, datuak eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du, ENPRESARI jakinaraziz izandako aldaketez, horrela erabiltzaile bakoitzaren datuak eguneratuta egon gure fitxategietan.

 

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK 



 

Jakinarazpen da tratatzeko bildutako datu pertsonalen gainean sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta uko egiteko eskubideak gauzatzeko aukera dagoela, indarrean dagoen legeria zehaztu moduan. Horretarako, idatzi bat bidali beharko zaio jabeari jarraian adierazitako posta-helbidera: CAFÉS BAQUÉ, S.L.U., 170 posta-kutxatila. 20080, Donostia-San Sebastián. Eskubide horiek gauzatzeari buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, joaz Datuak babesteko agentziaren webgunera (www.agpd.es) edo jar zaitez harremanetan gurekin helbide elektroniko honetan: baque@baque.com

 

DATUEN KOMUNIKAZIOA



 

Bide honen bidez ENPRESAREKIN harremanetan jartzeko, beharrezkoa da erabiltzaileak harremanetarako datuak aurrez identifikatutako enpresei lagatzea onestea.

 

COOKIEN ERABILERA



Web-orri batzuetan sartzean, zure ordenagailuan edo beste gailu batean deskargatzen den fitxategi bat da, aipatu webgune horretan egiten duzun nabigazioari buruzko informazioa biltzeko. Zenbait kasutan, cookieak beharrezkoak dira nabigazioa errazagoa izan dadin eta erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzen eta berreskuratzen uzten dute. Besteak beste erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke, duten informazioaren arabera eta zure ekipoa erabiltzen duzun moduaren arabera.

 

DESAKTIBATU COOKIEAK

 

Zure ekipoan instalatutako cookieak onartu, blokeatu edo ezaba ditzakezu ordenagailuan instalatutako arakatzailearen aukeren konfigurazioren bidez. Irakurri arretaz zure arakatzailearen laguntza-atala "modu pribatua" aktibatzeko moduari edo cookie jakin batzuk desblokeatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko.

 

Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

 

Erabiltzaileak webgune honetako cookie batzuk edo guztiak mugatu edo blokeatzen baditu, baliteke orrialdeko funtzionalitate edo zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea.

 

Google Analytics-en cookieak erabiltzean onartzen baduzu, geroago desinstalatu ahal izango dituzu zure arakatzailea adierazi den moduan konfiguratzen baduzu, edo https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=es instalatuta

 

GUNE HONETAN ERABILITAKO COOKIEAK

 

_ga eta _gat: Google Analytics-ek sortutako cookieen analisiak dira. Google-k cookieekin bildutako informazioa Ameriketako Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du, Europako legeria betez datu pertsonalen babesari dagokionean eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, legeak horretara behartzen duenean edo sistemak funtzionatzeko beharrezkoa denean izan ezik. Google Analytics-ek erabiltako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu hemen.

 

frontend: erregistratutako erabiltzaile baten web-erabilerari buruzko datuak biltzen dituen saio-cookiea da.

 

store: erabiltzailea nabigatzen ari den isioma aitortzen uzten duen saio-cookiea da.

 

newsletter