Zure negoziorako soluzioak
Adituak gara ostalaritzarako kafean.
Cafés Baqué-n gure bezero eta kontsumitzaileen beharren jakitun gara, eta, hori dela eta, inbertitu egiten dugu urtez urte beraien inguruko ezagutzan sakontzeko, negozio eta kontsumo-momentu bakoitzera egokitzen diren soluzio desberdinak eskaintzeko. Hala, balio handiko hornitzaile integral bilakatzen gara ostalariarentzako.
Ezagutu ostalaritzarako gure produktuak eta asteko 7 eguneko eta urteko 365 eguneko bezeroaren arreta-zerbitzua.
MILK SHAKES-AK ETA KAKAOAK
EZAGUTU PRODUKTUAKUDAKO EDARIAK
EZAGUTU PRODUKTUAKGOZAGARRIAK
EZAGUTU PRODUKTUAKGOZOKIAK
EZAGUTU PRODUKTUAKOSAGARRIAK
EZAGUTU PRODUKTUAKTeknologiaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten dugu zure negoziorako soluzioak eskaintzeko.
Teknologiarik aurreratuenaz baliatzen gara, produkturik onena bermatzeko. Halaber, arreta pertsonalizaturik onena eskaintzen du gure lantalde komertzial eta teknikoak. Faktore horiei esker, kalitatearen alde egiten dugun apustu etengabeari eta gure kalitate-kontrol zorrotzei lotuta, eta gure ekoizpen-prozesuarekin bat eginda, non jatorriaren arabera txigortu eta material nobleekin ontziratzen dugun, ostalaritzan lider den kafea lortzen dugu: zure bezeroek kafetegian hartu nahi duten kafe hori berbera.