Specialty Coffees
SPECIALTY COFFEE
Kafe-hautapenik bereziena
%100 artisaua da prozesua, zuhatzetik kikararaino, eta hori horrela izan dadin, filosofia bat dugu: produktua zaintzen dugu, nekazaritza ekologikoko eta produkzio jasangarriko teknikak erabiltzen ditugu, eta ingurumenaz arduratzen gara. Horrek bereizten ditu goi-gamako kafe hauek.
Ekoizle guztiek ezin dute egin espezialitate-kafea. Horregatik, bakana eta autentikoa da espezialitate-kafeetako bakoitza, eta historia bat du atzean. Sasoikoak dira espezialitate-kafeak. Ekoizle txikiek eskualde zehatz batean lantzen dute haien kafe-barietate bakarra, altitude jakin batean, eta zoruaren, tenperaturaren eta hezetasunaren kondizio espezifikoetan. Nekazariek eskuz batzen dute uzta; heldutasun ezin hobean dauden kafe-gereziak baino ez dituzte aukeratzen; gero, kafe-gereziari mamia kentzen diotenean, berriz ere kafe-aleak hautatzen dituzte, akastunak baztertuz.
Gure produktua mimo ezin handiagoz jagoten dugu: xehetasun bakoitza zaintzen dugu prozesu osoan, eta trazabilitate zorrotza ezartzen dugu kafea osatzen duten ale bakoitzean. Horrenbestez, kafe esklusiboak dira: artisaua da kafearen txigorketa, kafe-barietate bakoitzari egokituta, barietate bakoitzaren ezaugarriak nabarmentzeko.
Espezialitate-kafearen kategoria lortzeko, dastatzaile profesionalek kafea dastatzen dute, eta kafe-barietatearen berezko ezaugarriak ebaluatzen eta puntuatzen dituzte. Hala, 80/100eko puntuazioa gainditzen dituzten kafeek bakarrik lortzen dute espezialitate-kafearen kategoria. Dastatzaileek Specialty Coffee Association SCAko ziurtagiriak dituzte.
BRASIL
Babarrun-kafea egiten du Tomasek: kafe esklusiboa eta paregabea. Kafe-landarearen adaburuetan eta adarren puntetan bakarrik hazten da babarrun-kafea, eta oso estimatua da. Itxura borobila du, eta horri esker, era uniformean txigortzen dira kafe-aleak. Cerrado Mineiron dago Tomasen etxealdea. |
|
---|---|
Prozesua | Natural |
Barietate bakarra | Tupi |
Altitudea | 1.284m |
SCA puntuazioa | 85 |
BURUNDI
Gatukuza Burundiko iparraldean dago, Ngozi eskualdean. Hango Therence Nduwayezuko kafe-garbitegian, 3000 nekazari inguruk kafea landu eta prozesatzen dute. Horietako batzuek Burundiko Bikaintasun Garaikurra irabazi dute. |
|
---|---|
Prozesua | Naturala |
Barietate bakarra | Bourbon |
Altitudea | 1.700m |
SCA puntuazioa | 85,75 |
COSTA RICA
Obatá da Costa Rican goraldi betean dauden barietateetako bat. Finca Noretin barietate hori lantzen dute, eta erdiesten duten kafea oso uniformea da. Gainera, prozesaketa berritzaile batez baliatzen dira: garbiketa hirukoitza, Costa Rican oso gutxi erabiltzen dena. |
|
---|---|
Prozesua | Garbiketa Hirukoitza |
Barietate bakarra | Obatá-Sarchimor |
Altitudea | 1.360 m |
SCA puntuazioa | 87,5 |
HONDURAS
Babarrun-kafea egiten du Tomasek: kafe esklusiboa eta paregabea. Kafe-landarearen adaburuetan eta adarren puntetan bakarrik hazten da babarrun-kafea, eta oso estimatua da. Itxura borobila du, eta horri esker, era uniformean txigortzen dira kafe-aleak. Cerrado Mineiron dago Tomasen etxealdea. |
|
---|---|
Prozesua | Honey |
Barietate bakarra | Caturra |
Altitudea | 1.900m |
SCA puntuazioa | 85 |